Inauteriak

Guraso agurgarriok:
Dakizuenez, datorren ostiralean, otsailaren 28an, Inauteriak ospatuko ditugu eskolan.
Aurten aukeratu dugun gaia da “MUSIKA ESTILOAK”
Aurtengo egitaraua ondorengoa da:
9:30ean patioan (euria eginez gero frontoian) desfile bat egingo dugu eta kalabaza erreko dugu; guztiok gonbidatuta zaudete.
Biziki eskatzen dizuegu familientzako markatutako esparruak errespetatzea
Jarraian ikasleria eta irakasleria soilik gimnasiora sartuko gara bertan maila bakoitzak bere dantza eskeintzeko.
Oharrak:
Egun honetan etengabeko jardunaldia
daukagu, beraz, umeak 09:15ean sartuko dira eta 13:15ean aterako dira.
L.H-koek edalontzia ekarri behar dute txokolatezko batidoa hartzeko.
Jantokian gelditzen direnak 14:45 eta 15:00-ak bitartean jaso behar dira.
Autobusa eskolatik 15:00etan aterako da.
Gogoratu astelehenean, martxoaren 3an eta asteartean martxoaren 4an ez dela klaserik egongo
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Share on Google Plus