Agate Deuna

Guraso agurgarriok:
Beste urteetan bezala, Agate Deunaren jaia ospatuko dugu ikastetxean.
Festa , otsailaren 4an,asteartean ospatuko dugu era honetan:

LEHEN HEZKUNTZA

Goizean, hamaiketan, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak (guraso/tutoren baimenaz), irakasleek, gurasoek eta hurbileko ikastetxeko hezkuntza komunitateak Eusko Jaurlaritzaren aurrean Koplak abestuko dituzte LOMCE legea aplikatu ez dadin
- Arratsaldean, Lehen Hezkuntzako ikasleak Zumaia Plazara abiatuko dira irakasleekin batera, elkarrekin kantatzera.
-Hori egin ondoren, L. Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek tokatzen zaien ibilbidea egingo dute auzoan zehar
Euria egingo balu arratsaldekoa bertan behera geldituko da eta frontoian abestuko dugu
16:30etan.

HAUR HEZKUNTZA

- Arratsaldeko 15:15ean, Haur Hezkuntzako haurrak patio txikira aterako dira abestera.
- Gero, 15:30ean, geletara itzuliko gara eta patioan jasotzen denarekin merendola egingo dugu. (Andereñoak, patioan dauden gurasoen artean banatuko dituzte gero jasoko ditugun gauzak. Hori dela eta, ez da ezer ekarri behar eskolara).

Euria egitekotan ekintza frontoian burutuko da.

Dena ondo ateratzeko, oraingoan ere, mesedez, jarraitu itzazue irakasleek ematen dituzten iradokizunak.

Ohiturez, egun honetan baserritarraz janzten gara.

Besterik gabe, agur bero bat.

OHARRA: Umeek lehenbailehen ekarri behar dute makila gelan ensaiatzeko.
Share on Google Plus